
Ahoko eta bihotzeko osasun-kanpaina
Kontseilu Nagusiak jakinarazi digunez, Kontseilu Nagusiak berak eta Espainiako Hortz Fundazioak antolatutako Ahoko eta Bihotzeko Osasun Kanpainan parte hartu nahi duten dentistak inskribatzeko epea hasi da. Kanpaina hori datorren azaroan egingo da.
Izena emateko azken eguna urriaren 19a izango da, eta honako esteka honen bidez egin daiteke: Dentistak – Ahoko eta Bihotzeko Osasuna
Kanpaina azaroaren 3an hasiko da, eta webgune ofiziala irekiko da. Bertan, dentistentzako eta herritarrentzako material eta informazio guztia sartuko da.
Informazio- eta hezkuntza-kanpaina hutsa da. Bertan izena ematen duten dentistek binilo bat eta gaiari buruzko gida espezifiko bat jasoko dute.