Elkargoko Buletina

Ahoko Osasunaren eta Nutrizioaren Kanpaina

Kontseilu Nagusitik jakinarazi digutenez, datorren urriaren 23an hasiko da Ahoko Osasunaren eta Nutrizioaren Kanpaina, Kontseilu horrek eta Espainiako Hortzen Fundazioak antolatua, “A pedir de boca” lelopean.

Kanpaina hau, aurrekoetan ez bezala, informatiboa baino ez da, aho-hortzen azterketak barne hartu gabe.

Parte hartu nahi duten dentistek izena eman ahal izango dute pasa den ostegunetik (irailak 14) urriaren 23ra (astelehena), www.saludoralynutricion.es web-orriaren bidez.

Urriaren 23ko astean, parte-hartzaile guztiek honako material hau jasoko dute: Ahoko osasunari eta nutrizioari buruzko gida bat, elikaduraren piramidea duen display bat eta kanpainako binilo bat.

Itzuli
Itzuli