2024/1849 (EB) Erregelamendu berria, merkurioari buruzkoa.
Joan den uztailaren 30ean jarri zen indarrean Araudi berria. Esteka honen bidez, Kontseilu Nagusiak zabaldutako prentsa-oharrera sar zaitezkete.
Garrantzitsua da jakitea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera amalgamen erabilera ezabatzen dela, odontologoak behar-beharrezkoa dela uste duenean izan ezik, eta pazientearen behar mediko espezifikoen arabera. Ildo horretan, gomendatzen dugu premia espezifiko hori pazientearen historia klinikoan islatzea, bai eta haren idatzizko baimena eskatzea ere, non jasoko baita pazienteak amalgama erabiltzea onartzen duela, behar espezifiko hau dela eta (…)
Ezinezkoa izango da egoera horietarako baimen informatu orokor bat eskaintzea, hain zuzen ere kasu bakoitzaren behar espezifikoak islatu behar direlako.