Elkargoko Buletina

UE 2017-852 merkurioari buruzko araudia

Europako Parlamentuak Merkurioari eta amalgamaren erabileraren inguruan dituen inplikazioei buruzko Europako Araudiaren aldaketa onartu du, eta EBko Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da aplikagarri.

Amalgamaren erabilerari dagokionez (ikus 10. artikulua), honako hau gogoratu nahi dugu:

–       2018ko uztailaren 1etik aurrera, ezingo da amalgama erabili esneko hortzen tratamenduan, 15 urtetik azpiko umeetan eta haurdunetan edo edoskitze-aldiko emakumeetan, dentistak pazientearen behar mediko espezifikoen arabera behar-beharrezkotzat hartzen duenean izan ezik.

–       2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, hortzetako amalgama aurre-dosifikatutako kapsula gisa soilik erabiliko da; dentistek debekatuta izango dute ontziratu gabeko merkurioa erabiltzea.
–       2019ko urtarriletik aurrera, amalgama erabiltzen duten edo amalgama duten hortzak ateratzen dituzten hortz-bulegoek amalgama-bereizgailuak izan beharko dituzte, partikula horiek atxikitzeko eta biltzeko, baita uretan daudenak ere. Zehazki:
a) 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera zerbitzuan jarritako amalgama-bereizgailuek, gutxienez, amalgama partikulen % 95eko atxikitze maila bermatu beharko dute;
b) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, erabiltzen ari diren amalgama-bereizgailu guztiek a) letran zehaztutako atxikitze maila bermatuko dute.

–       Amalgama-bereizgailuak erabilera-jarraibideen arabera mantenduko dira, atxikitze maila gorena bermatzeko.
–       Dentistek ziurtatu behar dute bai kapsulek, bai amalgama-bereizgailuek Europako araudia edo kalitateari eta atxikitze mailari dagokionez baliokideak diren bestelako arauak (nazio mailakoak edo nazioartekoak) betetzen dituztela.
–       Era berean, dentistek ziurtatu behar dute amalgama-hondakinak tratatu eta bildu egin behar dituztela baimendutako enpresek. Erabat debekatuta egongo da ingurumenean askatzea, inolako egoeratan.
–       2019ko uztailaren 1a baino lehen, Estatu kideek nazio mailako plana ezarri beharko dute hortzetako amalgamaren erabilera pixkanaka murrizteko aplikatu nahi dituztenen neurrien inguruan. Plan hori herritarren eskura egongo da Interneten eta
Batzordera bidaliko da onartu eta hilabeteko epean.

Era berean, garrantzitsua da honako hau nabarmentzea:

18. art: Mugaegun gisa, 2020ko urtarrilaren 1a, eta ondoren tarte egokietan, Estatu kideek Batzordeari aurkeztuko diote eta jendearen eskura jarriko dute Interneten Araudiaren aplikazioari buruzko txostena.
19. art: 2020ko ekainaren 30a baino lehen, Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari aurkeztuko dio, besteak beste, epe luzean hortzetako amalgamaren erabilera pixkanaka kentzeko bideragarritasunaren inguruko ebaluazioaren emaitzak biltzen dituen txostena (ahal dela 2030 baino lehen).

Itzuli
Itzuli