Elkargoko Buletina

Amalgama-bereizgailuak

2017ko urrian, buletin honen bidez berri hau publikatu genuen, Europako Parlamentuak Merkurioari eta amalgamaren erabileraren inguruan dituen inplikazioei buruzko Europako araudien aldaketaz.

Konkretuzki, 2019ko urtarrilaren 1-etik aurrerako instrukzio hauek gogorarazten dizkizuegu:

–  hortzetako amalgama aurre-dosifikatutako kapsula gisa soilik erabiliko da; dentistek debekatuta izango dute ontziratu gabeko merkurioa erabiltzea.
–  amalgama erabiltzen duten edo amalgama duten hortzak ateratzen dituzten hortz-bulegoek amalgama-bereizgailuak izan beharko dituzte, partikula horiek atxikitzeko eta biltzeko, baita uretan daudenak ere. Zehazki:
a) 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera zerbitzuan jarritako amalgama-bereizgailuek, gutxienez, amalgama partikulen % 95eko atxikitze maila bermatu beharko dute;
b) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, erabiltzen ari diren amalgama-bereizgailu guztiek a) letran zehaztutako atxikitze maila bermatuko dute.

Klinikan gabinete bat baino gehiago baldin badaude, ez da beharrezkoa gabinete guztietan amalgama-berezgailurik instalatzea, bakarrik amalgamarekin lan egingo den gabinetetan.

Itzuli
Itzuli