Elkargoko Buletina

Apolonia Saintua 2016 – Ekitaldi programa

Otsailak 6, larunbata:

Arratsaldean: 
Padel txapelketa. Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
3 mail izango dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.

Otsailak 9, astelehena, Apolonia Sainduko eguna:

8:00: Golf txapelketa,
 Zarautzko Golf klubean.

12:00:Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)

Otsailak 12, ostirala:

Elkargoko Batzar orokorra. Deialdia hemen.

Bukatzean, 2015 urtean lehenengo aldiz kolegiatutako kideei zuzendutako ongi etorri ekitaldi bat ospatuko da.

21:00tan, Nineu jatetxean (Kursaal): Urteroko afaria  non jarduneko 30 urte bete duten kide guztiei zilar intsigniak emango zaizkien. Kide jubilatuei omenaldia.

Aurreko urtetan bezala, Elkargoak menu zati bat asumitzen du. Beraz, prezioa 35 Eurokoa izango da bakoitzako. 2015an lehenengo aldiz kolegiatu direnak gonbidatuak daude. Menua hemen duzue:

Ongi etorria hemengo garagardo selekzio batekin

Janaurreko koktela

Ahate entsalada apio-arbi kremarekin
Endibia karboiaz errea, patata-purea eta gazta freskoa

Legatza, zuku melenga eta berenjena hariak

Arkume errea eta hezurgabea, ardi mamia eta baratxuri konfitatuak

Torrada, arrautza gorringotan eta esnegain freskoan bustia, zartaginean karamelatua etxeko izozkiarekin
Kalabaza kuboak, kafe krema eta pipa girlatxea

Ogi biribila

Upeldegia
Rioja J. D. duen bilduma pribatua Ysios Magnum ardo beltza
Somontano J. D. duen Viñas del Vero ardo zuria
Ur minerala
Illy kafea

Amaitzean, golf eta padel txapelketen sariak emango dira, eta beste opari batzuk zozketatuko dira.

Ekitaldietan parte hartzeko animatzen zaituztegu, eta jada apuntatu zaitezkete Elkargoarekin harremanetan jarriz.

Otsailak 13, larunbata:

Goizean:

Moto irteera
Elkargoaren ondotik aterako da (Nafarroa ibilbiderantz). 108km dira, 2:30 ko ibilbidea eta 1:30ko geldialdiak. 10etan aterako da, 14:00tan baino lehenago amaitzeko.

– Ibilbide polita, erreza eta atsegina: hemen ikusi
– Kafea Beran edo Saran, erabakitzeko.
– Hamaiketako txikia Oiartzungo Tolaren.
– Buelta Elkargora.
– Ekintza hau eguraldiaren arabera izango da. Egun batzuk lehenago baieztatuko da.
– Gutxienez 250cc ko motorra bat gomendatzen da.

Ekitaldietan parte hartzeko animatzen zaituztegu, eta jada apuntatu zaitezkete Elkargoarekin harremanetan jarriz.

Itzuli
Itzuli