Elkargoko Buletina

Apolonia Saindua 2015: ekitaldien programa

Otsailaren 7a, larunbata:

Goizean:
Moto irteera
Elkargoaren ondotik aterako da (Nafarroa ibilbiderantz). 108km dira, 2:30 ko ibilbidea eta 1:30ko geldialdiak. 10etan aterako da, 14:00tan baino lehenago amaitzeko.

– Ibilbide polita, erreza eta atsegina: hemen ikusi
– Kafea Beran edo Saran, erabakitzeko.
– Hamaiketako txikia Oiartzungo Tolaren.
– Buelta Elkargora.
– Ekintza hau eguraldiaren arabera izango da. Otsailak 4ean baieztatuko da.
– Gutxienez 250cc ko motorra bat gomendatzen da.

Interesadunei Elkargoarekin harremanetan jartzea gomendatzen diegu.

Arratsaldean: 
Padel txapelketa. Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
3 mail izango dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.

Otsailak 9, astelehena, Apolonia Sainduko eguna:

12:00:Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)

Otsailak 13, ostirala:

Elkargoko Batzar orokorra. Deialdia hemen.

Bukatzean, 2014 urtean kolegiatutako kideei zuzendutako ongi etorri ekitaldi bat ospatuko da.

21:00tan, Londres Hotelean: Urteroko afaria  non jarduneko 30 urte bete duten kide guztiei zilar intsigniak emango zaizkien. Urrezko insignia ere emango zaio Claudio Albisu kideari.

Aurreko urtetan bezala, Elkargoak menu zati bat asumitzen du. Beraz, prezioa 35 Eurokoa izango da bakoitzako. 2014an kolegiatu direnak gonbidatuak daude. Menua hemen duzue:


Ensalada de txangurro a la donostiarra con cebollita confitada y aceite de cilantro
Crujiente de pisto de langostinos con crema ligera de almejas al jengibreTaco de chuleta asada con pimientos de Gernika

Postre de yogurt y frambuesa con helado de maracuyá

BEBIDAS: Agua Mineral, Blanco Blanc de Blancs de Perelada, Rosado Navarro Las Campanas, Tinto Rioja Bordón

Café

Amaitzean, golf eta padel txapelketen sariak emango dira, eta beste opari batzuk zozketatuko dira.

Ekitaldietan parte hartzeko animatzen zaituztegu, eta jada apuntatu zaitezkete Elkargoarekin harremanetan jarriz.

Ekitaldietan parte hartzeko animatzen zaituztegu, eta jada apuntatu zaitezkete Elkargoarekin harremanetan jarriz.

 

Itzuli
Itzuli