Elkargoko Buletina

Elkargoko Buletina

(Español) BOLETÍN 2026-05-05.   5/05/2026

Consin One Gesdenen integratzea

Duela aste batzuk, Consin One programaren aurkezpenaren berri eman genuen, baimen informatuak sortzeko.

Infomedeko garapen-taldea Gesdenekin integratzeko lanean ari da, baina jakinarazi dute bidean ezbehar batzuk sortu direla eta aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu dela. Horregatik, GESDENekiko integrazioa mantendu nahi […]

Boluntarioak klinika solidarioarentzat

Gogoratu zerbitzua egun osokoa izan daitekeela, astelehenetik ostiralera, edo egun erdiko txandetan, goizez edo arratsaldez, borondatezko elkargokidearen prestasunaren arabera.

Egun osoko (edo bi egun erdiko) zerbitzu bakoitzak Elkargoak antolatutako ikastaro teoriko batean kosturik gabe izena ematea dakar.

Esteka honetan […]

Hortzetako larrialdi-zerbitzuan parte hartzeko interesa duten pertsona gehiago behar dira

Hortz-larrialdietako zerbitzuak etenik gabe funtzionatzen du 2013az geroztik, baina azkenaldian apuntatutako klinika gutxiago ditugu.

Asteburuetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 21:00etara, eskaintzen da zerbitzua, eta klinikak erabakitzen ditu fetxak. Ez da beharrezkoa klinikan fisikoki egotea, baina dentistak konpromisoa hartu behar du deia […]

AEMPSren prentsa-oharra, antibiotikoen formatu berriak onartzeari buruzkoa

Esteka honen bidez antibiotikoen formatu berrien onarpenari buruzko prentsa-oharrera eta infografiara sar zaitezkete, soberakinak murrizteko, medikamentu horien automedikazioa eta erabilera okerra saihesteko, mikrobioen aurkako erresistentziaren aurkako borrokan lagunduz.

Etengabeko prestakuntza – Eguneraketa 2026

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

 

2026ko ekainaren 30an: Urbaser-ek antolatutako X-izpien kurtsoa, operadorentzat, Elkargoan izango dena. Ikastaro Erdi-presentziala. Izen-emateak: Alberto Vélez; 608895687; avelezb@urbaser.com.

 

2026ko urriaren 2-3an: […]