Elkargoko Buletina

Elkargoko Buletina

BULETINA 2026-05-27.   27/05/2026

Elkargoa irekitzeko ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera

Jakinarazten dugu datorren ekainaren 1etik aurrera Elkargoa irekitzeko ordutegiak honako hauek izango direla:

Astelehenetik ostegunera 9: 00etatik 17:00etara (etenik gabe)
Ostiraletan 8: 00etatik 15:00etara

Uztailean eta abuztuan, ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9: 00etatik 14:30era.

Ahoko Osasunaren eta Osasun Mentalaren Txosten Teknikoa

Jakinaren gainean egon zaitezten, honekin batera doa Ahoko Osasunari eta Osasun Mentalari buruz Kontseilu Nagusiak egindako txosten teknikoa.

Dokumentu honek osasun mentalaren eta aho-hortzen osasunaren arteko harremanari buruzko informazio eguneratua ematen du, eta Kontseilu Nagusiak egin du, gaiari buruzko egungo […]

Alpha-Bio Tec osasun-produktuen AEMPS alerta

Honekin batera doa Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren zaintza-alerta, hurrenez hurren CS 3.5 2.5 eta CS 4.3 4.5 orbaintze-zutabeen 26001107 eta 26001138 loteak merkatutik kentzeari buruzkoa. Helburua da inplantearen konexioari behin-behinean egokitzea, ehun bigunak orbaintzen laguntzeko.

Merkatutik ateratzeko […]

AMAren jakinarazpena: lanerako ezintasun iragankorreko asegurua

Esteka honen bidez, odontologoentzako laneko bajako aseguru bati buruz AMAk bidaltzen digun komunikazio honetara sar zaitezkete.

Etengabeko prestakuntza – Eguneraketa 2026

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

 

2026ko ekainaren 30an: Urbaser-ek antolatutako X-izpien kurtsoa, operadorentzat, Elkargoan izango dena. Ikastaro Erdi-presentziala. Izen-emateak: Alberto Vélez; 608895687; avelezb@urbaser.com.

 

2026ko urriaren 2-3an: […]