BULETINA 2022-04-21. 21/04/2022
Apirilaren 20an argitaratu da BOEn 286/2022 Errege Dekretua. Dekretu horren arabera, langileek, bisitariek eta pazienteek maskarak erabili behar dituzte zentro, zerbitzu eta osasun zentruetan.
Beraz, derrigorrezkoak izaten jarraitzen dute hortz kliniketan.
Duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, afariaren xehetasunak zehazten ditugu:
Lekua: Miramar Jauregia
Eguna: ekainaren 10a, ostirala.
Egitaraua:
20:00etatik 20:45etara: 2021ean 30 urte bete zituzten eta 2022an betetzen dituzten elkargokideei, elkargokide erretiratuei, elkargoko kide berriei eta azken bi urteetan klinika […]
Elkargoaren webgunean argitaratzen diren iragarkiez gain, jakinarazten dugu Elkargoak baduela erretiroagatik jarduera utzi nahi duten Elkargokideen hortz-kliniken barne-erregistro bat, eta alokairu edo eskualdaketa bat eskaintzen dutela.
Informazio pertsonalizatua emanen da.
Bere interesagatik, Kontseilu Nagusiaren web gunean dokumentazio hori dagoen atalera bidaltzen dizuegu esteka.