Elkargoko Buletina

Santa Apoloniako afaria ekainaren 10ean

Duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, afariaren xehetasunak zehazten ditugu:

Lekua: Miramar Jauregia

Eguna: ekainaren 10a, ostirala.

Egitaraua:

20:00etatik 20:45etara: 2021ean 30 urte bete zituzten eta 2022an betetzen dituzten elkargokideei, elkargokide erretiratuei, elkargoko kide berriei eta azken bi urteetan klinika solidarioan boluntario gisa parte hartu duten elkargokideei sariak emateko ekitaldia.

20:45: Zozketak Elkargokideen artean:

  • Bi lagunentzako  gau bat gosariakin, Donostiako Arima hotelean.
  • Bi lagunentzat bazkari edo afari bat Oiartzungo Zuberoa jatetxean.
  • Ipad bat.

21:00etatik 23:00etara: koktel-erako afaria.

23:00etatik 00:00etara: “The Chicken Farmers talde donostiarrak girotutako barra librea: Paul San Martín, Pedro Nerecan, Javier ‘Shaf’ San Martín.

Kostua: dohainik Elkargoko kide guztientzat. Omendatutako Elkargokide bakoitza, gainera, laguntzaile batekin joan daiteke, kosturik gabe. Gainerako laguntzaileek 50 euroko kostua izanen dute eta dagokion Elkargokideari kobratuko zaio.

Ekitaldian argazkiak egingo dira, eta Elkargoko sare sozialetan partekatuko dira.

Izena eman arren, aldez aurretik bertan behera utzi ez bada, gutxienez 48 ordu lehenago, 20 euro kobratuko da izena eman duen pertsona bakoitzeko.

Izen-emateak irekita daude telefonoz, posta elektronikoz edo Elkargoko Whatsappez (606265144)

Itxaroten zaituztegu!!

Itzuli
Itzuli