BULETIN 2014-01-30. 30/01/2014
Antolatutako ekitaldien gainean informatzen zaituztegu, jada Elkargoari deituz izena eman ditzakezuenetara. (tel: 943 29 76 90 ; coeg@coeg.eu)
Otsailak 1, larunbata, arratsaldeko 4tan, Igarako Padel4 klubean:Padel txapelketa.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu […]
Nahiz eta xehetasun zehatz gutxi batzuen faltan egon, eta zenbait aldaketak edo berritasunak egongo diren arren, gaur egun 2013rako eta 2014rako ikastaro eta hitzaldien informazioa bidaltzen dizuegu.
2014ko otsailaren 28an – martxoaren 1ean: Marketing en odontología, Mario Utrilla Trinidad doktorearekin.
Gobernu-Batzordeak iraupen luzeko medikuaren bajan dauden elkargokideei (6 hilabete baino gehiago) Elkargoko kuoten ordainketaren salbuespena onartu du. Egoera horretan aurkitzen diren pertsonak edo informazio gehiago ezagutzea nahi dutenak, Elkargoarekin harremanetan jar daitezke.
Elkargokideei Elhuyar aldizkarian harpidetzen direnean % 25eko deskontua. Deskontu hori harpidetzen direnean ez ezik, harpidetza berritu behar denean ere egingo da.
Harpidetza osoarentzat urtebeteko harpidetza saria 51 €koa da lehenengo urtean eta 43,35 €koa bigarren urtetik aurrera. Elkargokideek % 25eko […]