Elkargoko Buletina

Apolonia Saintua 2014 – Ekitaldi programa

Antolatutako ekitaldien gainean informatzen zaituztegu, jada Elkargoari deituz izena eman ditzakezuenetara. (tel: 943 29 76 90 ; coeg@coeg.eu)

Otsailak 1, larunbata, arratsaldeko 4tan, Igarako Padel4 klubean:Padel txapelketa.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
2 mail izango dira: gizonezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.

Otsailak 7, ostirala: Golf txapelketa, Zarautzko Golf Klubean, goizeko 8:30tan. Bukatzean bazkari bat izango da partaideentzat.

Otsailak 7, ostirala, 18:30tan lehen deialdian eta 19:00tan bigarren deialdian: Batzar Orokorra. Deialdia hemen irakur dezakezue.
Gero, 2013 urtean kolegiatutako kideei zuzendutako ongi etorri ekitaldi xume bat ospatuko da

Otsailak 7, ostirala: gaueko 9tan, afaria, Maria Cristina hotelean.
Afariaren prezioa, Elkargoak lagunduta, 35 eur pertsona bakoitzeko izango da, eta iaz bezala, 2013an kolegiatutako kideentzat dohain izango da.
Menua hemen duzue:

Otarrainxka,esparragoak, orri|hosto kurruskariak eta onddo-krema
Legatza erreta,kuia,txipiroia eta mikro  hozituak.
Hezurgabetutako idi buztana, 62ºtan prestatuta,barazki mosaikoa,trufatutako zukua
Sagar tatina,errezeta zaharrakin egina,sagar berdeko izozkiarekin.
VIÑA CALERA ARDO TXURIA, D.O. RUEDA
MARQUES DE ARIENZO CRIANZA ARDO BELTZA, D.O. RIOJA
KAFEA

Urrezko eta zilarrezko intsigniak emango dira, aurreko buletin batean adierazi zen bezala.

Real Automóvil Club Vasco Navarro (RAC)-ak emandako opariak banatuko zaizkie padel eta golf txapelketen irabazleei.

Otsailak 9, igandea. 12:00tan: Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)

ITZULI

Itzuli
Itzuli