Elkargoko Buletina

Gipuzkoako Caritasek klinika solidarioa omentzeko ekitaldia

Gipuzkoako Caritasek Gipuzkoako Hortz Fundazioaren klinika solidarioaren konpromiso soziala eskertu du, “Bihotzarekin Enpresak” programaren lehen edizioan

Gipuzkoako Hortz Fundazioaren klinika solidarioak errekonozimendua jaso zuen joan den maiatzaren 21ean Gipuzkoako Caritasen eskutik, María Cristina hotelean egindako ekitaldi batean. Santiago Guisasola eta Ana Jiménez Gipuzkoako Hortz Fundazioaren izenean jaso zuten saria. Berriki argitaratutako Dental Berri aldizkariaren 12. orrialdeko 64. zenbakiko artikuluan garatuen dagoen albistera sar zaitezkete.

Gogoratu zerbitzua egun osokoa izan daitekeela, astelehenetik ostiralera, edo egun erdiko txandetan, goizez edo arratsaldez, borondatezko elkargokidearen prestasunaren arabera.

Egun osoko (edo bi egun erdiko) zerbitzu bakoitzak Elkargoak antolatutako ikastaro teoriko batean kosturik gabe izena ematea dakar.

Esteka honetan proiektua hurbilagotik ezagutu daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, zuen esanetara gaude Elkargoan.

Itzuli
Itzuli