Haurren ahozko osasun kanpaina
Otsailaren 2an argitaratu zen albistearen ondoren (gero ohar informatibo bat gehitu zitzaion), erabakitako prozedura azalduko dugu orain:
Kanpaina apirilaren 11tik 2023ko maiatzaren 5era bitartean egingo da, eta 0-10 urte bitarteko haurrentzat izanen da.
Kanpainan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30etik martxoaren 3ra bitarte eman dezakete izena, www.saludoralinfantil.es web orriaren bidez. Kanpaina honetan, aurreko kanpainetan ez bezala, ez dira aho-hortzetako azterketak egingo.
Kontseilu Nagusitik hitzaldia emateko behar den hezkuntza-materiala jasoko dute izena eman duten guztiek, baita irakasleentzako eskuliburu bat ere (irakasleari emango diote hitzaldiaren egunean). Halaber, izena eman duten guztiek Gida Kliniko bat jasoko dute haurren ahozko osasunaren zenbait gaieri buruz. Elkargoak material didaktikoa egokitzen edo osatzen lagunduko du.
Izena eman nahi dutenek konpromisoa hartzen dute osasun hezkuntzako hitzaldi bat emateko, gutxienez, aukeratutako ikastetxe batean, kanpainak dirauen bitartean. Izena emateko prozesua bukatutakoan, Elkargotik harremanetan jarriko da inskribatutako elkargokideekin, hitzaldia koordinatzen laguntzeko.