
TicketBAI ezartzeko data berriak
Azaroaren 11n whatsapp-en bidez jakinarazi zen bezala, 608/2021 Foru Agindua eransten dugu hemen, TicketBAI ezartzeko egutegiari buruzkoa.
Bi alderdi azpimarratzen ditugu:
1) Ezartzeko data 6 hilabete atzeratu da. Aginduaren 2. orrialdean, epigrafeen arabera nahitaezkoak diren indarraldi-datak ageri dira. Irailaren 29an argitaratutako albiste honetan, epigrafeei buruzko informazioa ikus dezakezue. Albiste horren testuak baliozkoa izaten jarraitzen du, baina 6 hilabete atzeratu behar dira adierazitako data guztiak.
2) 60 urtetik gorakoentzat tiketBAI betetzetik salbuestea ez da aplikatuko nahitaezko elkargoko kide izan behar duten jarduera profesionaletan diharduten zergadunen kasuan, hala nola dentisten kasuan. (Aginduaren 3. orrialdea)
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zein epigrafetan sartzen den jakiteko metodoak gogoarazten dugu: