Elkargoko Buletina

COVID-19.Finantzaketa aukerak.

Gaur egungo egoera bereziak finantzaketa-beharrak ekar ditzake.

Zehazki, Gobernuak ICO-COVID-19 finantziazio-lerro batzuk onetsi zituen, autonomoei eta enpresei zuzenduak, eta dagoeneko eskuragarri daude.Lerro ofizial horiek finantza-erakundeen bidez eskura daitezke, eta baldintzak berberak dira (edo izan beharko lukete) erakunde guztietan,eta hauek era berean eskatu beharreko finantza-beharrak kalkulatzeko eta linearik onuragarriena aukeratzeko aholkularitza eskaini beharko lukete.

Batzuetan, beharrek linea ofizialek jasotzen dutena gainditzen dute, edo helburua eta/edo epeak ez datoz bat lerro horiekin. Hor eman dezake finantza-erakundeak balio erantsia.

Hori dela eta, interesgarria bada ere, Elkargoak hitzarmen bat duela indarrean Caja Rural – Rural Kutxa erakundearekin, hemen jakinarazi genuen bezala, gogorarazi nahi dizuegu.

Rural Kutxaren bezeroa izan nahiz ez, gertuen dagoen bulegora jo daiteke, elkargokide gisa aurkeztuz, zure egoeraren azterketa eskatzeko.

Itzuli
Itzuli