Elkargoko Buletina

ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOAK ODONTOLOGIA-MATERIALEN BILA DABIL ETIOPIAKO (WUKRO) HORTZ KLINIKA BATERAKO

Fundazio horretatik mezu hau helarazten dizuegu:

ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOAK ODONTOLOGIA-MATERIALEN BILA DABIL ETIOPIAKO (WUKRO) HORTZ KLINIKA BATERAKO

Kaixo!

Etiopia Utopia izeneko fundazioa gara, 2009. urtean Donostian sortutako erakundea. Gure helburua da Etiopiako Tigray eskualdeko komunitate txiroenen bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, gure gizartearen sentsibilizazioan eragin nahi dugu eta beharrezko zehaztasun eta ezagutzaren bidez garapen iraunkorreko egitasmoak sustatu, Angel Olaranen lana aintzat hartuta.

Desberdintasun ekonomikoak gora egin du, eta munduko biztanleriaren zati handi bati eragin dio; osasuna eta hezkuntzarako sarbidea murriztu egin zaie. Prekarietate egoera hori agerikoagoa da herrialde, eskualde eta talde behartsuenetan. Hori dela eta, gure egitasmoek ondoko gaiak lantzen dituzte: ura, osasuna, hezkuntza eta alderdi sozialak.

Zehazki, aho-hortzetako higiene eta osasun proiektu bat daukagu Wukroko Ospitalean (Tigray, Etiopia); 2009an hortz klinika bat eraiki zen bertan. Klinikak Ospitaleko zuzendaritzak antzemandako beharrei erantzuten die eta Fundazioak, berriz, eraikuntzan, materialen horniduran eta espezialitate ezberdinetako profesionalen prestakuntzan egiten du lan. Proiektu hori “Irribarreen egitasmoa” bezala ezagutzen da; eta 2011n, Kataluniako Odolontologia eta Estomatologia Elkarteak Etiopia Utopia saritu egin zuen egindako lanagatik.

Proiektuak aurrera jarraituko du eskualde horretan odontologia-jarduera hori sustatzeko asmoz, eta, horretarako, oinarrizko prozedurak jarri nahi dira abian; prebentzioa eta exodontzia. Hori guztia posible izango da Ekaitz Garmendia dentistaren borondatezko lanari esker; uda honetan, abuztuan, lanean arituko da bertan eta odontologia eta klinikaren antolakuntzaren inguruko prestakuntza ere emango du. Hori dela eta, Etiopiatik laguntza eskatzen dute erabili beharreko materiala lortzeko. Izan ere, herrialdean oso zaila da materiala aurkitzea edo oso garestia da. Hauexek dira materialak:

  • Anestesia (xiringak, orratzak, karpulak)

  • Exodontzia (egozkailuak, forzepsak, legrak, fresak…)

  • Prebentzioa (hortzetako eskuilak eta pasta, ultrasoinuko puntak)

Egitasmoaren inguruko informazio zehatza lortzeko hauxe da harremanetarako kontaktua: Ekaitz Garmendia, ekaitzgarmendia@gmail.com (dentisten elkargoko kidea).

Eskerrik asko zuen denbora eta lankidetzagatik, laguntza oro ongietorria izango da.

Eskerrik asko!!

 

Itzuli
Itzuli