Elkargoko Buletina

IRAUNGITAKO ALBISTEA – Materialen bilketa GKEei emateko

Elkargotik sistema bat martxan jarri nahi dugu, zuen kliniketan erabiltzen ez dituzuen materialak biltzeko, hortz zainketaren arloan lan egiten duten GKEei eskeintzeko asmoarekin.

Lehenengo urratsa, eskeini daitezkeen materialen datu-base bat osatzea da, eta zentzu horretan, zerbait eskeintzeko baldin baduzue, Elkargoarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, informazio guztia osatzeko.

Hurrengo fase batean, material eskuragarriaren arabera, logistika antolatuko genuke.

Eskerrik asko aurretik zuen laguntzagatik

Itzuli
Itzuli