Elkargoko Buletina

Idental-i hartutako ondasunak saltzeko prozedura

Justizia Ministerioko, Garapen Teknologikoa eta Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Zuzendaritza Nagusiak, honako hau jakinarazi dio Kontseilu Nagusiari: 5garren instrukzioko epaitegi zentralak, iDentali dagokionez  hartutako ondasunen salmenta prozesua hasi dela eta, aldi berean, Dentisten Elkargo Ofizialei jakinaraztea eskatu digu.

Prozedura hori pixkanaka hasiko da. Salmentei buruzko datuak honako web orriaren bidez kontsultatu daitezke:
Saldu daitezkeen ondasunak kategoria hauetan sailkatzen dira:
Industria-ekipamendua eta -hornidurak (haize-makinak, konpresoreak, erremintak, kableak, etab.).
Hortz-protesiak fabrikatzeko ekipamendua.
Bulego eta informatikako ekipamendua.
Hortz-erradiologiako ekipoak (baimendutako enpresetara mugatuta).
Hortz-unitateak, autoklabeak eta Ultrasoinuak (baimendutako enpresetara mugatuta).
Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli