Elkargoko Buletina

Giza erabilera botiketako, osasun-profesionalentzako hornikuntza

Ondoren Eusko Jaurlaritzaren Farmazia Zuzendaritzatik jasotako mezua bidaltzen dugu.

Harremanetarako datuak hemen jartzen ditugu, zuen zalantzak beraiekin zuzenean argitzeko:

Tel. 945. 01. 92.69/ 67       Fax: 945.01.92.00
E-mail:  ordfarma-san@euskadi.eus

2017ko azaroaren 20an, Medikamentuen eta Osasuneko Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) jarraibide batzuk argitaratu zituen, farmazia-bulegoek, osasuneko profesionalei giza erabilerarako medikamentuak hornitzeko osasun-zentro baimenduetan lanean ari diren bitartean (https://www.aemps.gob.es/legislacion/espana/industria/docs/labFarma/CTI_GRAL_194_00_17_Instrucciones_Oficinas_Farmacia_venta _directa.pdf)

Farmazia Zuzendaritzak gidaliburu bat garatu zuen, agirien ereduekin, jarraibide horiek Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen laguntzeko. Eguneratuta dagoen gida honetan, farmazia-bulegoaren eta osasun-zentroaren arteko hornikuntzarako hitzarmenaren beharra ezarri zen. Hitzarmen hori farmazia-bulegoak jakinarazi beharko dio administrazioari, EAEko egoitza elektronikoaren bidez.

“Farmazia-bulegoaren eta osasun-zentroaren arteko Komunikaziorako akordioa”-ren, lehen bertsioa, libre eta eraginkor dago EAEko egoitza elektronikoan. Komunikazioa egiteko,  edozein identifikazio-elektronikoaren bitartez zuzenean sartzen den lotura jartzen dugu, “Giza erabilerako medikamentuak osasuneko profesionalei zuzenean saltzeari buruzko farmazia-bulegoentzako jarraipenak”  (Farmacia bulegoak egin behar du hau)

Osasun Departamentuaren  web orrialdean, Farmazian, eta “laguntzak, izapideak eta komunikazioak”  atalaren bidez (komunikazio orrialdearen amaieran) informazio bera lor daiteke.
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/farmacia/inicio/

Zuen esku gaude, edozein zalantza argitzeko.

Itzuli
Itzuli