Elkargoko Buletina

Datu-babeseko Europako araudi berria

Datorren 2018ko maiatzaren 25ean ematen hasiko da Europar Batasunak (EBa 2016/679 Araudik) inposatutako Datu-Babeseko Araudi Orokor berria.Honek Espainian LOPD-aren bidez ezarri zen gaurko 95/46 zuzendaritza, ordezkatzen du.

LOPD-ak Espainian aplikazioa izaten jarraituko du proiektu-fasean dagoen legea ez onartu arte.
Europar Batasuneko araudi berria herritarren datu pertsonalen babeserako eskubideen eta beren zirkulazio librearen arteko oreka bilatzen du.
Hurrengo printzipioetan sostengatzen da:

  • Doitasun-printzipioa: arrazoizko neurriko hartzeaz dihardu, datuak zuzentzeko edo datu pertsonal zehaztugabeak kentzeko.
  • Datuen-minimizazio printzipioa: biltzen diren datuak, egoki eta mugatuta eta bakarrik behar den denborarako beharrezkoak izan behar dira.
  • Segurtasun eta datu-konfidentzialitasun printzipioa: datuen  segurtasuna bermatu behar da, ez baimendutako intromisioa eta datuen galeraren kontra, eta nahita edo ustekabeko datuen suntsiketaren kontra ere.
  • Erantzukizun proaktiboko printzipioa: Araudia betetzen dela frogatzeko disposizioan egon behar da.
  • Tratamenduko zilegitasun printzipioa: Datuak biltzen dituenak hura egiteko eskubidea dezala, eta datuak biltzen dutenaren baimena esplizitua izan dadila tratatzen du. (isileko baimena baztertzen da)

Guzti honek funtzionamendu-aldaketak ekartzen ditu gaurko egoerari dagokionez, eta gaur egun datu-babes kontuetan aholkatzen ari zaizuen enpresarekin kontsultatzea gomendatzen dizuegu. Beharbada jada harremanetan jarri dira.

LOPD-a ordezkatuko duen nazio-eremuko legea oraindik onartu ez denez gero, zehaztu ez diren alderdiak daude.

Hortz-klinikei dagokienez, europako araudiak  definitutako klinika bakoitzerako datu-babeseko ordezkariaren irudia nahitaezkoa izango den ala ez  zehazki ez jakin arren, ziurazki osasun-entitate guztiak behartuta egongo direla, lege-proiektuak esaten duenez . Informazio gehiago dagoenean bidaliko dugu.

Itzuli
Itzuli