Elkargoko Buletina

Elkargoaren prestakuntza-ikastaroetara etortzeagatik bonus sistema berria

Azken Batzar Orokor Arruntean, 2018ko aurrekontuak onartu ziren, ondoren azaltzen dugun berritasun garrantzitsuarekin.

Urteroko bonus-sistema berri bat egongo da, Elkargoko prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeagatik.
Urtearen amaieran, kolegiatu bakoitzari joan den prestakuntza-ikastaroetako kopurua kalkulatuko zaio.

Honen arabera, kolegiatu bakoitzari, urtean zehar ordaindu dituen elkargoko kuota guztien araberako ehuneko bat izango den bonusa kalkulatuko zaio.

Aipaturiko bonusa bere kontuan sartuko da datorren urtearen hasieran.

Hitzartutako bonus-etako ehunekoak hauek izango dira:

  • 5% ikastaro batera etortzeagatik.
  • 10% bi ikastaroetara  etortzeagatik.
  • 15% hiru ikastaroetara etortzeagatik.
  • 20% lau ikastaroetara etortzeagatik.
  • 25% bost ikastaroetara etortzeagatik.

Kontuan hartzeko beste gehigarriak:

  • Bonus hori prestakuntza-ikastaroen izen-ematearen kostutik independentea da erabat. Hots, berdin aplikatuko da doako prestakuntza-ikastaroen kasuetan ere.
  • Neurria urte honen hasieratik aplikatuko da. Beraz, jada ospatutako hurrengo ikastaroak kontuan hartzen dira:
  1. “El papel del periodoncista en el tratamiento multidisciplinar”  joan zen urtarrilak 12an.
  2. “Guías para lograr resultados predecibles en regeneración ósea” joan zen urtarrilak 26ean.
  3. Jornada solidaria joan zen otsailak 9an.
Edozein zalantzatarako edo argibiderako Elkargora ditu mesedez.
Itzuli
Itzuli