Elkargoko Buletina

2018 Apolonia Saintua

Hasteko, esan nahi dugu pozez hartuko ditugula ekitaldi-proposamenak jasotzea, programan sartzeko. Hartara animatzen zaituztegu.

Urtarrilak 27, larunbata: Padel txapelketa Ondarreta tenisean, de 16:00etatik 18:00ak arte.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
3 mail izango dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.
Izen emateak elkargoan.

Otsailak 9  ostirala, Apolonia Santuaren eguna:
12:00: Zendutakoengatiko meza, San Ignacio elizan ( Cataluña plazan)
15:30 – 19:00: Jardunaldi solidarioa. Informazioa hemen.
Ondoren, 2017ko Kolegiatu berrientzako (lehenengo kolegiazioa) ongietorri ekitaldia.

Elkargoaren Urrezko Intsignia ematea Jose Luis Zuriarrain Altolaguirre Doktoreari, bere lanbidean ortodonzia arloan Gipuzkoan egindako ekarpenagatik.

Elkargoko Batzar Orokorra. Deialdia hemen.

21:15, Nineu jatetxean (Kursaal): Urteko afaria, 2017an lanean
30 urte daramaten elkargokideei zilarrezko insigniak emango zaie ,eta 2017an jubilatuta dauden elkargokideentzako omenaldia.

Menua:


Unean bertan prestatutako mojitoak pilé izotza, menta freskoa eta azukre beltzarekin

Partekatzeko…
Idiazabal eta iberiar urdaiazpikozko opil kurruskaria

Eta gero…
Endibia errea, patata txikitua eta gazta freskoarekin
Legatza plantxan zuku eztitsu eta lits frijituekin
Txigortutako txekor azpizuna xirmendutan errea, patata pure bereziarekin

Torrada zartaginean karamelatua izozkiarekin
Kanela izozkia eta arto polboroia

Upeldegia
Viñas del Vero J.I.Ka Somontano ardo zuria
Ysios Bilduma Pribatua J.I.Ka Errioxa ardo beltza
Ur minerala

Illy kafea eta infusioak . Petits fours

Aurreko urteetan bezala, menua Elkargoak diruz lagunduta, egongo da eta prezioa 35 Eur-ekoa da, dago. 2017ko kolegiatu berriak (lehenengo kolegiazioa) eta 2017an klinika solidarioan lagundu duten haiek gonbidatuta daude.
Postreetan, diplomak emango dira, eta hainbat opari gehiago zozketatuko dira.
Itzuli
Itzuli