Elkargoko Buletina

Erreklamazio bat edo auzi-eske bat saihesteko aholkuak.

Dentistei egindako erreklamazioak eta auzi-eskeak ugaritzen ari dira eta aurreikustekoa da gero eta gehiago izatea. Ez ditugu hemen aztertuko fenomeno horien arrazoiak, baina gomendio batzuk zabaldu nahi ditugu, gaur egun jasotzen diren erreklamazio asko, gomendio oso erraz batzuei jarraituta, saihestu edo minimizatu egin daitezkeela ikusten baitugu:

1. Baimen informatua: 
Osasunaren arloan giltzarria da. Ebakuntzaren aurretik eman behar da, prozesu osoa zehatz-mehatz azalduta eta ebakuntza egingo zaion pertsonari zuzenduta. Posiblea denean, pazienteari 24 orduko aurrerapenarekin emango zaio, hura irakurtzeko eta ulertzeko denbora nahikorik ez izateko argumentua saihesteko.
Askotan baimen informaturik ez dagoela ikusten dugu, edo akatsak dituztela edo orokorregiak direla. Baimen informaturik ez izatea edo baimen informatu akastunak izatea profesionalaren praxi okerraren zantzu argia da epaile batentzat auzi-eskea epaiketara iritsiz gero.
Tratamenduak ebakuntza kirurgikoa eskatzen badu, baimenak idatzizkoa izan behar du. Baita ortodontzia-tratamenduetan ere. Ahoz egindako kasuetan, pazientearen historia klinikoan idaztea gomendatzen dugu, oso garrantzitsua da, pazienteak ulertu duela eta onartzen duela zehaztuz.
Baimen informatuaren eredu asko daude. Dentisten Kontseilu Nagusiak Consin programa garatu zuen. Programa horrek baimen informatuak sortzen ditu eta elkargokideen eremu esklusiboan eskuragarri dago deskargatzeko, Elkargoaren webgunean: www.coeg.eu.

2. Historia klinikoa behar bezala egitea, edozein asistentzia-prozesutako muina baita.
Paziente bakoitzaren historia klinikoak osoa eta zehatza izan behar du. Oso zaila da pozik ez dagoen paziente bat gezurtatzea, gaur egun historia kliniko asko hobetu daitezkeela nabarmena delako. Pazientearen koadro klinikoa eta bere aurrekariak jaso behar
dira, baita gertatzen diren gorabeherak ere, gomendio terapeutikoak ez betetzea edo hitzorduetan izandako atzerapenak; hori guztia egindako ekintza kliniko guztiekin batera, uneoro pazientearen beraren onurarako jardun dela frogatu ahal izateko.

3. Dentistaren eta pazientearen arteko komunikazioa:
Profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazio-bideak idatzizkoa izan behar du.
Argi utzi behar zaio pazienteari zer egingo diogun eta zer eragin izango duen beregan.
Informazio horrek beti ahozkoa izan behar du, horretarako beharrezko denbora hartu behar da eta historia klinikoan eta baimen informatuan jaso behar da. Horren ondoren, sinaduraren bidez, pazienteak modu librean eta bere borondatez, proposatutako
tratamendua egitea eta horrek dakartzan arrisku eta arazoak bere gain hartzea onartzen du.

Beste azalpenik behar izanez gero, Elkargoan galde dezakezue.

Itzuli
Itzuli