Elkargoko Buletina

Tratamendu baten aurreratutako ordainketen faktura partzialak

Dakizuenez gero, Elkargoak paziente zorduneko ordainketa kexa zerbitzua eskaintzen du, dentistaren izenean burofaxak bidaliz, ordaindu gabeko fakturak erantsiz.

Sarritan dentistek fakturarik ez daukatela komunikatzen digute , hau  tratamendua amaituta dagoenean egiten delako. Bestalde, paziente batzuek argudiatzen dute oraindik ezer fakturatu ez zaienez gero, ezer zor ez izatea.
Horregatik, tratamendu bat hainbat partetan fakturatzea ezerk ez duela galarazten gogoratzea nahi dugu , tratamenduaren amaieran, tratamendu guztiko faktura egin daiteke, lehen ordaindutakoa kenduz.
Aurreratutako ordainketa bakoitzak bere faktura izan behar izango luke.
Egokiena, aurrekontuan bertan, ordainketako eta aurre fakturazioko erak hitzartzea izango litzateke.
Faktura partzialak egiteko aukera hori  ez du esan nahi eskudirutan egindako ordainketaren-muga aldatzen denik, tratamendua 2500 Eurokoa edo gehiagokoa denean, muga hori tratamendu baterako eta ez faktura baterako delako.
Tratamenduko kostua  2500 Euroko edo hortik aurrerakoa bada, 7/2012 legeak dio tratamendu horren inongo kantitaterik eskudirutan ezin izango dela ordaindu. Duela zenbait hilabete, boletinaren berri honetan gai honi buruzko  xehetasun guztiak azaldu ziren.
Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli