Elkargoko Buletina

Elkargoko Whatsapp-a:606265144

Elkargoak komunikabide berria irekiko du kolegiatuekin: difusio-zerrenda bat Whatsappetik.
Ez da Whatsapp taldea izango. Taldearekin egongo den desberdintasun nagusia, banaketa-zerrendan egotea onartzen duzuenek nor gehiago dagoen ez duela jakingo, eta bidaltzen duzuen mezuak Elkargoak bakarrik jasoko ditu, ez dira zerrendako gainerako kideei iritsiko.

Bide honen bitartez:

  • Ikastaroen oroigarriak (mezuari bakarrik erantzunez izena ematea baimenduz) bidaliko dira.
  • Buletin elektroniko berria bidaltzen denean ere abisatuko da beraren lotura gehituz.
  • Beste komunikabide batzuen bitartez, interesgarriak diren komunikazio batzuk bidaliko dira.
Dena dela, hilabete osoan bidaliko diren mezuen kopurua 10 baino gehiago ez dira izango.
Hurrengo astelehen goizean, arratsaldez, lehenengo mezua bidaliko da, orain irakurtzen ari zareten boletin honen lotura bidaliko da.

  • Difusio-zerrendan egon nahi ez duenak komunika dezake une honetatik, edo iristen den lehen mezuari erantzunez.
  • Difusio-zerrendan egon nahi duenak, esandako telefono zenbakia bere kontaktuei lehenik eta behin gehitu behar du: 606265144. Hurrengo astelehen arratsaldean mezu hori ez baduzue jasotzen, Elkargora deitu dezakezue difusio-zerrendan sartzea nahi baduzue.

Edozein galderarako, Elkargoarekin harremanetan jarri zaitezkete.

Itzuli
Itzuli