Elkargoko Buletina

Hortz-klinikako osasun-arduraduna eta osasun-publizitatea

Kolegiatu batzuek adierazitako zalantzen aurrean, argitu nahi dugu, hortz-klinikako osasun-arduraduna  klinika horrek hedatzen dituen osasun-publizitateetako arduralduna dela ere. Odontologo, higienista eta hortz-protesiko-ko lanbidea arautzen duen 1594/1994 Errege-Dekretuko,  3garren artikuluak, hitzez hitz honako hau dio:

Hortz-kontsultak Odontologo edo Estomatologo batez antolatuta, kudeatuta eta zuzenki eta pertsonalki arduratuta egongo dira nahitaez (…).

Osasun-publizitatea klinikaren kudeaketaren parte bat da zalantzarik gabe, kasu askotan inplikazio garrantzitsuekin. Ez alferrik, mezu merkantilista oldarkor eta engainagarriak gerta daitezkeen batzuk, egiaztatu da,  Elkargoak jasotako paziente ez gutxiko kexa askoren hasieran daudela.
Euskal administrazioak osasun-arduradunaren izen osoa eta kolegiatu zenbakia publizitate-difusio guztietan argitaratzera behartzen du, zeinek aipaturiko irudiari ematen dion garrantziaren ideia ematen duen.
Horregatik, Elkargoak zaintzen jarraituko du, osasun-arduradunaren irudian bitarte, osasun-publizitatearen eremuko indarreko legezkotasuna betetze zorrotzan.
Itzuli
Itzuli