Elkargoko Buletina

Adituen Mahai ingurua Elkargoan azaroaren 14an: OSASUN PUBLIZITATEA ETA PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA: PAZIENTEENTZAKO ARRISKUAK

Elkargoak adituen mahai-inguru hau antolatu du, osasun-publizitateari dagokionez, bizibidearen merkantilizazioak eragindako deriba kezkagarriagatik.

Informazio zehatzagoa bidaliko den arren, egiaztatutako txostengileak hauek dira:

  • Pedro Malagón Ruiz jauna, Donostiako merkataritzako epailea.
  • Pilar Cañedo Anderea, Lehiaren Euskal Agintaritzaren Zuzendaria
  • Juan Calparsoro Damián jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskal Nagusia.
  • Juan Manuel Urkiri jauna, Euskadiko Kontsumitzaileen Abokatua
  • Jose Manuel Etxaniz Makazaga jauna, Gipuzkoako Albaitarien Elkartearen Presidentea, eta Donostiako Udaletxeko Osasun Publikoaren zuzendaria.

Azaroaren 14an (ostirala) 16:30tan ospatuko da, Elkargoko egoitzan.
Asistentzia doakoa da Gipuzkoako Osasun Elkargoko profesionalentzat, eta Gipuzkoako abokatuentzat, Elkargoan izenak emanaz. Plazak mugatuak dira, ekitaldi aretoaren kapazidadeagatik.
Plazak erreserbatzeko, 943 29 76 90 zenbakira deitu behar da, edo e-mail bat bidali behar da coeg@coeg.eu helbide elektronikora.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Itzuli
Itzuli