Elkargoko Buletina

Fundazio Tripartitaren bitartez bonifikatutako prestakuntza

Dakizuenez, 2013an Elkargoa Fundación Tripartitaren bitartez bonifikatzen diren ikastaroak eskeintzen hasi zen, non ikastaroaren kostua, langileen gizarte-aseguruetatik deskontatu egiten diren, enpresaren langile-kopuruaren arabera, bonifikazioa mugatuta dagoelarik.

Prestakuntza sektorean pikareska asko egoten da. Jada honi buruz zerbait aurreratu genizuen, berri honetan, duela urte bat. Heziketa bonifikatua eskeintzen duten enpresa ugari daude baina hauetako askok, ikastaroaren kostua, enpresa baten urte guztirako heziketarako dituen kreditu osoekin bat etortzeko “estutzen” dute. Horrela, ohikoa da edozein ikastarorako izen-emate kostuak 420 Eur-en inguruan ibiltzea, hau da, 5 langile baino gutxiagoko enpresa batek gaur egun heziketarako dituen kredituak. Edota prezio aldagaiak ere “ustekabean” klinikak dituen kredituen osotasunarekin bat etorriz.Honela, behin enpresaren langile batek ikastaroa egiten duenean, klinikak heziketako urte guztiko kredituak erabiltzen ditu. Baina gainera, sarritan enpresa horiek izen-emateko kostua “doakoa” bezala saltzen dute hau faltsua delarik. Hau guztia gogoratzen dugu ikastaro mota hau eskaintzen dizuetenean kontuan hartzeko.

Elkargoan, ikastaro bonifikatu hauek eskeintzen ditugu kostu errealei egokitutako prezioekin, klinikak bere langileentzako hainbat ikastaro urtean zehar eskaini ahal izateko moduan.

Elkargoan egingo diren hurrengo ikastaro bonifikatuak hauek izango dira:

Prevención de las alteraciones musculo-esqueléticas en los profesionales de la odontoestomatología .
 Elkargokide eta auxiliarrei bideratuta: 8 ordu; azaroak 14ean
(4 ordu) – eta azaroak 21 ean (4 ordu). Plaza bonifikatu mugatuak. Prezioa: 150 Eur
Reanimación cardiopulmonar básica (fetxa jarri gabe dago baina 2015eko lehenengo sei hilabetetan izango da)

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli