Elkargoko Buletina

SEPA : Kontuen identifikazio berria, transferentzi eta ordainagirien helbideraketak egiteko

EB 260/2012 araudiaren arabera, 2014 otsailaren 1etik aurrera, Europear Batasun guztirako ordainketa-tresna bateratuak erabili behar dira, transferentzia eta ordainagiri-helbideratze agindu guztietan. Beraz, orain arte erabiltzen ziren 20 digituak BIC-agatik eta IBAN-agatik ordezkatu behar dira. Bi kode dira, batetik bankua identifikatzen duen kodea (BIC-a) eta bestetik nazioarteko banku-kontuko zenbakia (IBAN).

Hurrengo egunetan, postaz dokumentu bat jasoko duzue, “Orden de domiciliación de adeudo directo SEPA” izenekoa bakoitzaren BIC, eta IBAN datuekin. Dokumentu hau konprobatu ezazue mesedez, sinatu, eta sobre berdinean jasoko duzuen beste sobre frankeatuan sartu eta bidali postaz berriro, Elkargoak zuek sinatutako dokumentu hau kustodiatu behar bait du.
SEPA-ri buruzko informazio guztia hemen.
Itzuli
Itzuli