Iruzur ahalegina hortz klinika baten bitartez
Jakin dugu brasildar bat saiatu dela diputazioari iruzur bat eragiten hortz klinika baten bitartez.
Aurrekontu bat eskatu zuen, eta gero diru laguntza bateko eskaera tramitatu zuen diputazioarekin.
Handik aste batzuetara hortz klinikara joan da berriz aitortuz tratamendua bere herrialdean egin duela, merkeago zelako, eta orain klinikari faktura bat eskatzen dio, diputaziotik emandako diru laguntza hori kobratu ahal izateko, klinikari komisio bat eskeiniz gezurrezko faktura bat egiteagatik.
Diputazioa jarri dugu jakinaren gainean, eta iruzur honen berri izaten baduzue beste klinika batean, Elkargoarekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu.