![]()
Kide ortodonzistei laguntza eskaera
Kide ortodonzista estimatuak,
Kasu bat aurkeztu nahi dizuegu, kolaborazioa eskatzeko, ahal bada.
Osasun-arrazoiengatik tratamenduak eten behar izan dituen kide ortodonzista batez ari gara
Haren pazienteek nahi dute profesionalen batek tratamenduekin jarraitzea onar dezala, ahoan duten bracket-ak mantenduz, eta ordaintzeko geratzen zitzaien antzeko zenbatekoagatik.
Paziente batzuk jada joan dira hainbat profesionali, baina oraingoz, batek ere ez du baldintza horiekin lanari ekiterik onartzen. Dirudienez guztiek ahoan daramatena kentzea eta berriro hastea proposatu dute, hark pazienteentzat dakarren kostuarekin.
Beste klinika batean hasitako lanarekin jarraitzea onartzeko inolako obligaziorik ez dago, eta gutxiago hura aurrekontu-muga batzuekin egitea. Baina kasu honen zirkunstantzia bereziak emanda, egoera planteatzen dizuegu zuen kolaborazioa, Kode Etikoko 72 artikulua betez, eskatuz: “Lagunen arteko elkarrekiko laguntza”
Elkargotik laguntza eskeiniko genuke, baldintza horiekin lanarekin amaitzea onartuko zuenarekin, informatutako baimen espezifikoak egoera partikular hauetarako prestatzeko.
Dudarik ez izan Elkargoarekin harremanetan jartzeko argibide gehiago behar izanez gero.