Elkargoko Buletina

Ahoko osasun eta haurdunaldiaren inguruko kanpaina: errepasoa

Apirilaren 10ean bidalitako informazioaren ostean, parte hartzeko epea irekita jarraitzen duela gogorarazten dizuegu. Haurdun dauden emakumeen eta haurtxoen ahoko eta hortzetako osasunak haurdunaldian eta ondoren duen garrantziaz kontzientziatzea da helburu nagusia.

Lehen arretako ama-haurrentzako zentroek eta farmaziek kanpainaren hedapenarekin bat egin dute, eta kanpainari atxikimendua emango dioten dentistek:
ekainaren 1 eta 30 artean haurdun dauden emakumezkoei doako aho-hortzetako azterketak egingo dizkiete.
Ahoko osasunaren diagnostikoa egingo diete, tratamendua aginduko diete eta kasu bakoitzean eman beharreko jarraibideak adieraziko dizkiete.
haurdunaldian eta ondoren aho-hortzetako osasunak amentzat nahiz haurtxoentzat duen garrantziaz kontzientziatuko dituzte pazienteak. haurdun dauden emakumeei informazio-liburuxka emango diete.
Haurdun dauden emakumeei jakinaraziko diete jaio berriarentzako eta ahoko osasuna zaintzeko produktuak dituzten 36 saski txikiren zozketan parte har dezaketela.
Paziente bakoitzaren fitxa klinikoa eta Kanpainaren asebetetze-galdetegia beteko dute.

Parte hartzeko interesa duen dentistak apirilaren 15etik maiatzaren 31 bitartean erregistratu beharko du webgune honetan: www.dentistas.org/embarazo
Erregistratutakoan, Ahoko Osasunari eta Haurdunaldiari buruzko onlineko ikastaro labur bat egiteko aukera izango du www.dentistas.org/embarazowebgunean
Onlineko prestakuntza ondo egindakoan, Dentisten Kontseilu Nagusiak ikasleei ikastaroa egiaztatzen duen diploma bidaliko die e-mailez.
Hori guztia egiteko (izen-ematea eta onlineko ikastaroa) RIDO gakoa beharrezkoa izango da. Zure gakoa gogoratzen ez baduzu edo ez baduzu topatzen, beste bat eskatu eta azkar lor dezakezu susana@infomed.eshelbidera e-maila bat bidalita. Zure izen-abizenak, IFK eta elkargokide-zenbakia adierazi e-mailean.

Beste xehetasun batzuk:
Fitxa klinikoak:  Parte hartuko duen dentista bakoitzak Kanpainaren webgunetik deskarga ditzake paziente bakoitzaren azterketa ostean medikuak bete beharreko fitxa klinikoak (hemen sakatu). Kanpaina amaitutakoan, elkargokideak Elkargora bidaliko ditu
Liburuxkak: Dentisten Kontseilu Nagusiak ahoko osasunari eta haurdunaldiari buruzko informazioa duten 50 horrelako liburuxka bidaliko dizkie parte hartuko duen dentista bakoitzari.
Posterrak: Dentisten Kontseilu Nagusiak dentista bakoitzari hau bezalakoposter bat bidaliko dio klinikan zintzilikatu ahal izateko.
Ahoko osasun eta haurdunaldiaren Gidahemen duzue. Dentistarentzat prestatutako dokumentua da.
Bannerrak: lotura honetan, kanpainan parte hartuko duten klinikek formato ezberdinetako banerrak deskargatu ahal izango dituzte, beraien webgunetan erabiltzeko, kanpainaren webgunera bideratuz.

Kanpainari buruzko kontsultarik izanez gero, Elkargoan galde dezakezue.

Itzuli
Itzuli