Elkargoko Buletina

Ahoko osasun eta haurdunaldiaren inguruko kanpaina: informazioa eta izen emateko argibideak

Kontseilu Nagusiak maila nazionalean abiatu du kanpaina hau. Haurdun dauden emakumeen eta haurtxoen ahoko eta hortzetako osasunak haurdunaldian eta ondoren duen garrantziaz kontzientziatzea da helburu nagusia.

Lehen arretako ama-haurrentzako zentroek eta farmaziek kanpainaren hedapenarekin bat egin dute, eta kanpainari atxikimendua emango dioten dentistek:
ekainaren 1 eta 30 artean haurdun dauden emakumezkoei doako aho-hortzetako azterketak egingo dizkiete.
Ahoko osasunaren diagnostikoa egingo diete, tratamendua aginduko diete eta kasu bakoitzean eman beharreko jarraibideak adieraziko dizkiete.
haurdunaldian eta ondoren aho-hortzetako osasunak amentzat nahiz haurtxoentzat duen garrantziaz kontzientziatuko dituzte pazienteak. haurdun dauden emakumeei informazio-liburuxka emango diete.
Haurdun dauden emakumeei jakinaraziko diete jaio berriarentzako eta ahoko osasuna zaintzeko produktuak dituzten 36 saski txikiren zozketan parte har dezaketela.
Paziente bakoitzaren fitxa klinikoa eta Kanpainaren asebetetze-galdetegia beteko dute.

Parte hartzeko interesa duen dentistak apirilaren 15etik maiatzaren 31 bitartean erregistratu beharko du webgune honetan: www.dentistas.org/embarazo
Erregistratutakoan, Ahoko Osasunari eta Haurdunaldiari buruzko onlineko ikastaro labur bat egiteko aukera izango du www.dentistas.org/embarazo webgunean
Onlineko prestakuntza ondo egindakoan, Dentisten Kontseilu Nagusiak ikasleei ikastaroa egiaztatzen duen diploma bidaliko die e-mailez
Hori guztia egiteko (izen-ematea eta onlineko ikastaroa) RIDO gakoa beharrezkoa izango da. Zure gakoa gogoratzen ez baduzu edo ez baduzu topatzen, beste bat eskatu eta azkar lor dezakezu susana@infomed.eshelbidera e-maila bat bidalita. Zure izen-abizenak, IFK eta elkargokide-zenbakia adierazi e-mailean.

Beste xehetasun batzuk:
Fitxa klinikoak: Apirilaren 17tik aurrera, parte hartuko duen dentista bakoitzak Kanpainaren webgunetik deskarga ditzake paziente bakoitzaren azterketa ostean medikuak bete beharreko fitxa klinikoak. Kanpaina amaitutakoan, elkargokideak Elkargora bidaliko ditu
Liburuxkak: Dentisten Kontseilu Nagusiak ahoko osasunari eta haurdunaldiari buruzko informazioa duten 50 liburuxka bidaliko dizkie parte hartuko duen dentista bakoitzari.
Posterrak: Dentisten Kontseilu Nagusiak dentista bakoitzari poster bat bidaliko dio klinikan zintzilikatu ahal izateko.

Kanpainari buruzko kontsultarik izanez gero, Elkargoan galde dezakezue.

Itzuli
Itzuli