Elkargoko Buletina

Mediku-errezeta berria: eguneratzea

Pasa den astean informatzen genuen bezala, mediku-errezeta berriekin ari gara lanean Elkargoan, eta paperezko errezetekin ezarri dugun sistematikaren berri ematen dizuegu:
Eskatutako guztia astelehen eguerditan bidaliko dugu  inprentara, eta Elkargoan asteazkenetan izangu ditugu eskatutako paperezko errezetak horiek.

Horrela, astelehen goizean eskatutakoa 2 egun beranduago izango dugu paperean, bainan astelehen arratsaldean eskatzen bada, 9 egun itxaron beharko da (hurrengo asteko asteazkena)
Kontutan har dezazuela erregutzen dugu.

Bestalde batetik, Dentisten Kontseilu Orokorretik PC-etatik errezetak betetzeko programen bertsio berriak bidali dizkigute, aurreko astean bidali genizkizuenak ordezkatzeko, haiek konfigurazio arazo batzuk zituztelako. Programa haiek instalatu duenak, hauek instalatu beharko ditu orain. Eragozpenak barkatzeko eskatzen dizuegu.

Pdf errezetetik betetzeko programa.
Xml errezetetik betetzeko programa

Datozen egunetan MAC-en erabiltzeko bertsioak izan behar ditugu.

Itzuli
Itzuli