Elkargoko Buletina

Apolonia Saintua 2013 – Ekitaldi programa

Antolatutako ekitaldien gainean informatzen zaituztegu, jada Elkargoari deituz izena eman ditzakezuenetara. (tel: 943 29 76 90 ; coeg@coeg.eu)

Otsailak 2, larunbata, arratsaldeko 4tan, Ondarreta Tenis Klubean: Padel txapelketa.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu daitezke.
2 mail izango dira: gizonezkoak eta mixtoak
Nahiz eta bikoterik ez izan, apuntatu zaitezke, beranduago osatuko genituzke bikoteak.

Otsailak 8, ostirala: Golf txapelketa, Zarautzko Golf Klubean, goizeko 8:30tan. Bukatzean bazkari bat izango da partaideentzat.

Otsailak 8, ostirala, 18:30tan lehen deialdian eta 19:00tan bigarren deialdian: Batzar Orokorra. Deialdia hemen irakur dezakezue.

Otsailak 8, ostirala: gaueko 9tan, afaria, nineu jatetxean (Kursaal)
Afariaren prezioa, Elkargoak lagunduta, 35 eur pertsona bakoitzeko izango da, eta iaz bezala, 2012an kolegiatutako kideentzat dohain izango da.
Menua hemen duzue:

Janaurreko koktela
Izokin marinatu tartar entsalada,
tipulin eta hirugihar kremarekin
Txipiroiz betetako sasi tomatetxoa,
bere tinten arroz krematsua
Legatz errea zuku iodatua eta patata hautsiarekin
Bildots erre eta hezurgabea,
kinoa erromeroarekin eta kardamomo airearekin
Torrada arrautza gorringotan eta esnegain freskoan bustia,
zartaginean txigortuta eta etxeko izozkiarekin
Txokolate eta esneko izozkia,
fruitu lehorren harearekin eta kakao baiekin

UPELDEGIA
Rioja J.D. duen bilduma pribatua Ysios Magnum ardo beltza
Rueda J.D. duen Viña 65 ardo zuria
Ur minerala 


AMAk eskeinitako Ipad bat zozketatuko da ere, eta urrezko eta zilarrezko intsigniak emango dira, buletin honetako lehenengo berrian adierazi den bezala.

Otsailak 9, larunbata. 12:00tan: Meza hildakoen omenez, San Ignacio elizan (Katalunia plazan)

Itzuli
Itzuli