Elkargoko Buletina

PADIren deialdi berria: informazio baliagarria

Aurreko boletinean beharrezko dokumentuak gehitzen genituen eta oraingoan baliagarri izango zaizuen informazio gehiago bidaltzen dizuegu.

Jada PADIn zaudetenentzat, izapidea izugarri erraztu da. Egoera honetan zaudetenei, Gipuzkoan deialdi hau kudeatzen ari den pertsonarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu: Camino, tel. 943 02 30 55 / 943 02 30 93, astelehenetik ostiralera, 9tatik 1etara.

Besteentzat, entregatu beharreko dokumentazioari buruz zalantzak badituzue, Osasun saileko eraikinean, Santxo Jakituna, 35 (Donostia) helbidean, lehenengo solairuan, 2 sobre eman ahal izango dizkizuete “A” eta “B”, bete beharrezko eraskinekin.Kasu honetan ere, Camino da honetaz arduratzen dan pertsona, eta esan bezela astelehenetik ostiralera, 9tatik 1etara egoten da.

Santxo Jakitunetik pasa behar duzuenei, jakinarazten dizuegu deialdi honetarako bete behar diren eranskinak IV, V, VI, VIII eta X direla, eta formatuak aurreko boletinean jada gehitu genituela eta gehitutako lotura honetan “xedea” atalean aurkituko duzuen “pliego cla adm PADI” fitxategian eskuragarri dituzuela.

Aurreko boletin horretan bertan, hemen zuen eskura berriro jartzen dugun gida azkarra gehitu genuen.

Itzuli
Itzuli