Elkargoko Buletina

HORTZ MARKETINA ETA HORTZ KLINIKAREN KUDEAKETARI BURUZKO KURTSOA.

Data: 2011ko otsailak 25 eta 26.  (ostirala 16:00tatik 20:00tara; larunbata 9:00tatik 13:00etara)
Kurtsoaren egitaraua aldatu ondoren honela geratzen da:
Emailea: Daniel Izquierdo Hänni (ikusi www.swissdentalmarketing.com)
Swiss Dental Marketing-en arduraduna  marketing zuzendaria da. Bere jaioterria den Suizan lortu zuen bere titulua eta bertan bizi izan da duela urte batzu arte. Daniel Izquierdo Hänni-k, 25 urte baino gehiago daramatza lanean marketin eta komunikazioen alorrean, enpresei, elkarte nazionalei eta internazionalei eta entitate ofizialei aholku emanaz. Espainian, Curaden Swiss-en zuzendari izan da, aho-hortz osasunaren zainketa berrikuntzetan buru den enpresa Suitzarra. Urte hauetan eguneroko tratua izan du odontologi profesionalekin eta ondo ezagutzen du merkatu hau eta hortz kliniken mundua. Daniel Izquierdo Hänni Suitzako Ekonomi Ministerioko «Pool-of-Experts»-en eta Enpresa Hispaniar-Suitzarren Elkarteko (Madril) kide da. Hortz marketinaren inguruko textuen egilea da ere, Espainia, Latinoamerika, Alemania, Suitza eta Austriako argitalpenekin lan egin duelarik.

Gai-Zerrenda:
BENETAKO HORTZ MARKETINA.
Marketin mundura sarrera, maila internazionalean ulertzen den moduan. Benetako hortz marketinak izan behar duenaren azalpena.
KOKATZEA ETA DESBERDINTZEA.
Edozein markaren arrakastaren oinarria ongi zehaztutako kokatzea eta desberdintze argi bat da.
PAZIENTEA ARRAKASTAREN GAKO GISA.
Pazienteak, trebatu gabea izanik, hortz klinika baten arrakasta edo porrota erabakitzen du. Hori dela eta gure arreta guztia merezi du.
INFORMAZIOA SALMENTA TRESNA GISA.
Informazioaren garrantzia salmenta prozesuan. Elkarrizketa sustatzeko eta pazienteen erabakietan eragintzeko teknikak.
PERTSONALA MARKETING MIX-EKO ELEMENTU GISA.
Klinikako taldea da bere marketin tresnarik garrantzitsuena.
BRAND VALUE: MARKAREN GARRANTZIA.
Markaren esanahia eta bere ezaugarriak. Kontzeptuaren eta hortz klinika bat arrakastadun marka bat bilakatzeko beharrezkoak diren elementuen deskribapena.

Kurtsoa elkargokideentzat eta elkargokideen kliniketako pertsonal laguntzailearentzat irekia dago. Ariketa praktikoak izango ditu.
Izen-ematea:
•    150 Eur / elkargokidea
•    100 Eur klinika berdineko bigarren elkargokidetik aurrera.
•    50 Eur izen-emandako elkargokidearen pertsonal laguntzailea.

Ize-ematea irekia elkargoan

Itzuli
Itzuli