Maxilofazialera bidalitako kasu sumagarrien protokoloaren balorazioa
Ia urte bukaeran gaudenez, urte hasieran implementatutako protokoloaren funtzionamendua baloratzeko ordua dela uste dugu. Esan dezakegu, protokoloak 60%an ongi erabilia izan dela, bestalde 40%an era okerrean erabilia izan da. Alde onari begira, atzemandako 4 kartzinometako 2 goiz ikusi ziren, eta hori zoriontzekoa da. Ondoren eransten dizuegun laburbildutako grafiko honetan ikus dezakezue, zein kasu izan diren ongi egin ez direnak, hoien artean, atentzioa deitu duten kordalen kasuak ere ikusi ditugu. Orainartean Maxilofazialetik ateratako gaixoek txosten batekin ateratzen dira bertatik, zuek jaso ez arren. Honen ondorioz, geroago maxilofazialera hotsegin dutenek soilik izan dute eurek bidalitako kasuen berri, eta protokoloa ongi erabili duten jakin ahal izan dute. Hau hobetzen saiatuko garen harren, oraingoz Maxilofazialera deituz jakin dezakezue zuek bidalitako kasuen berri.
Edozein moduan, era okerrean bidalitako %40 kasuen porzentaia asko gutxitu behar da: garrantzi handiko zerbitzu bat ari gera behar ez den lanakin kargatzen, eta horrek argi eta garbi protokoloaren jarraipena arriskuan jarri dezake.