{"id":4330,"date":"2019-04-30T13:42:54","date_gmt":"2019-04-30T13:42:54","guid":{"rendered":"http:\/\/coeg-news.eu\/?p=4330"},"modified":"2019-04-30T13:47:24","modified_gmt":"2019-04-30T13:47:24","slug":"3limitacion-de-pagos-en-efectivo-de-2500-eur","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/boletin-2012-11-22\/3limitacion-de-pagos-en-efectivo-de-2500-eur\/","title":{"rendered":"Eskudirutan egindako ordainketak 2.500 eurora mugatzea"},"content":{"rendered":"<p>2012ko urriaren 29ko 7\/2012 Lege berriak txertatu dituen berrikuntza nagusiak aipatu nahi dizkizuegu. Aipatutako legeak zerga eta aurrekontu arloko araudia aldarazten du eta finantza-araudia egokitzen du prebentzioko eta iruzurraren aurkako jarduerak areagotzeko. Berrikuntza hori, oro har,\u00a0<b>2.500 eurotik aurrerako<\/b>\u00a0eragiketetarako\u00a0<b>eskudirutan egindako ordainketak<\/b>\u00a0mugatzea izango da.<br \/>\nHorren arabera:<\/p>\n<p>a)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ezingo dira\u00a0<b>eskudirutan<\/b>\u00a0ordaindu aldeetako batek\u00a0<b>enpresaburu edo profesional gisa<\/b>\u00a0jardun duen eragiketak, haien\u00a0<b>zenbatekoa 2.500 eurokoa edo gehiagokoa bada<\/b>\u00a0(edo haren kontrabalioa atzerriko monetan).<br \/>\nb)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Zenbateko horiek kalkulatu ahal izateko,\u00a0<b>ondasunen entrega edo zerbitzuen prestazioa zatika zitezkeen eragiketa edo ordainketa guztietako zenbatekoak batu beharko dira<\/b>. Gure kasuan, tratamendu berari dagozkion ordainketa guztiak batuko dira.<br \/>\nc)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Mugatze horren helburuetarako,<b>eskudirutzat\u00a0<\/b>hartuko dira honako hauek: paperezko dirua eta txanponak (Estatukoak edo atzerrikoak), edozein monetatan eramaileari emandako bankuko txekeak (ez, ordea, izendunak) eta eramaileari zuzendutako ordainbide gisa egindako beste edozein baliabide fisiko edo elektroniko.<br \/>\nd)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eragiketetan esku hartu dutenek ordainketaren\u00a0<b>egiaztagiriak<\/b>\u00a0gorde beharko dituzte haiek egin diren datatik hasi eta bost urteko epean eskudiruzkoa ez zen beste ordainbideren baten bidez egin zirela egiaztatu ahal izateko.<br \/>\ne)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Mugatze hori\u00a0<b>ez da aplikagarria izango kreditu-erakundeetan egindako ordainketa eta diru-sarreretarako.<\/b><\/p>\n<p>Horrez gain, aipatutako arauan sartuta daude aurretik aipatu dugun hori betetzen ez bada aplikagarriak izango diren\u00a0<b>zigorrak<\/b>. Zigorra kalkulatzeko erabiliko den\u00a0<b>oinarria<\/b>\u00a02.500 euroko eta 15.000 euroko zenbatekoa edo gehiagokoa duten eragiketetan eskudirutan ordaindutako<b>\u00a0zenbatekoa<\/b>izango da, eta zigorra oinarri horren\u00a0<b>% 25<\/b>en zigor-multa proportzionala izango da.<br \/>\nAzkenik, nabarmendu beharrekoa da subjektu arau-hausleak izango direla ordainketa egin duten pertsona edo erakundeak eta eskudirutan emandako zenbateko horiek osorik edo partzialki jaso dituztenak. Hori dela eta, ordaintzaileak eta hartzaileak modu solidarioan erantzun beharko diote ezartzen zaien zigorrari.<\/p>\n<p>Jarraian, hortz-kliniketan aplika daitezkeen bi adibide zehatz ageri dira:<\/p>\n<p>1)\u00a0<b>Hainbat azpitratamendutan zatikatzea zaila den tratamendua<\/b>. Adibidez, ortodontziako tratamendua.<br \/>\nTratamenduaren ordainketa zatikatzea adostu arren, tratamenduaren ordainketa guztiek 2.500 euroko zenbatekoa gainditzen badute, ezingo da ordaindu eskudirutan tratamendu horren inolako zenbatekorik.<\/p>\n<p>2)\u00a0<b>Hainbat azpitratamendutan zatika daitekeen tratamendua<\/b>. Adibidez, inplanteen gainean protesi bidez egindako errehabilitazio osoa. Hau da, aurrekontu orokor bakarrean sartuta egon zitekeen tratamendua, baina baita beste aukera hauetan ere: hainbat aurrekontutan (bat azpitratamendu bakoitzeko) eta aurrekontu bakoitzerako fakturekin.<br \/>\nPuntu horretan, Legeak ez du azalpen gehiegi eskaintzen. Besterik gabe, ondasunen entrega edo zerbitzuen prestazioa zatika zitezkeen eragiketa edo ordainketa guztietako zenbatekoak batu beharko direla zehazten du. Ez du azaltzen zer den zerbitzuen prestazioa. Oraingoz, erregimen zigortzailea oso zorrotza denez, zuhurtziaz jardutea gomendatzen dugu. Izan ere, oso litekeena da azaldu dugunaren moduko interpretazioa legeari iruzur egitearen baliokidetzat hartzea.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2012ko urriaren 29ko 7\/2012 Lege berriak txertatu dituen berrikuntza nagusiak aipatu nahi dizkizuegu. Aipatutako legeak zerga eta aurrekontu arloko araudia aldarazten du eta finantza-araudia egokitzen du prebentzioko eta iruzurraren aurkako jarduerak areagotzeko. Berrikuntza hori, oro har,\u00a0<b>2.500 eurotik aurrerako<\/b>\u00a0eragiketetarako\u00a0<b>eskudirutan egindako ordainketak<\/b>\u00a0mugatzea [&#8230;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[1000],"tags":[1001],"class_list":["post-4330","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-boletin-2012-11-22","tag-limitacion-pagos-efectivo"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4330"}],"collection":[{"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4330"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4330\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4337,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4330\/revisions\/4337"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4330"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4330"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/coeg-news.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4330"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}