Elkargoko Buletina

Komunikazio eta dokumentazioaren garrantzia

Batzorde deontologikoak pazienteen kexak eta erreklamazioak kudeatzen jarraitzen du, eta uste dugu interes gehien sortzen duten bi puntu hauek, zuekin partekatzea interesgarria dela. Alde batetik, medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa, eta  bestetik,  tratamenduei buruzko, mediku-paziente komunikazio horri buruzko dokumentazio  nahikorik ez dagoela.

Kasu gutxi batzuetan, medikuaren eta pazientearen komunikazioa ez da egokia izaten.

Ulertzen dugu ez dela erraza,  pazientearentzat guztiz berriak diren alderdi medikoak jakinaraztea. Hala ere, komunikazioa zaintzea oso aspektu garrantzitsua da, tratamendu-porroten kasuan kexuak eta erreklamazioak saihesteko.

Baina komunikazioa egokia izan daitekeen kasuetan ere, gerta daiteke pazienteren batek kexa edo erreklamazio bat formulatzea, komunikazio hori ez zela egon argudiatuz. Egoera horiek erraz kudeatu ahal izango lirateke, kasu bakoitzean dentisten txostenetan jasotzen ditugun baieztapenak idatzizko dokumentazioaren pean baleude, funtsean: onartutako eta sinatutako baimen-informatuak, eta historia klinikoan idatzi argi eta zehatzak.

Askotan ez dago euskarririk, edo ez da nahikoa.

Badakigu medikuntza asko aldatu dela azken aldian, eta ez da nahikoa onartutako protokolo klinikoetan oinarritutako tratamendu medikoak behar bezala egitea ,  komunikazio hori eta tratamenduen arriskuak eta onurak ondo komunikatzea eta dokumentatzen jakitea  behar da ere.

Beste batzuetan, dokumentu-kudeaketa egiten da, baina modu nahasian, eta, ondorioz, ez da eraginkorra eta kaltegarria izan daiteke.

Beraz, kudeaketa  eta komunikazio eraginkorra, eta ongi dokumentatuta dagoen idatzizko historia klinikoa, eta datatuta eta sinatutako baimen-informatuak, benetako salbatzaileak dira, pazienteen erreklamazio eta kexen aurrean.

Beste aldetik, behar bezala ez komunikatzea eta/edo agiririk ez izateak sinesgarritasuna ematen du edo edozein kexa edo erreklamaziotan, oinarririk gabeko eztabaide sortzen du.

Itzuli
Itzuli