Elkargoko Buletina

BULETINA 2024-02-02.   2/02/2024

Euskadiko osasun-zentroetan maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzen duen agindua

Esteka honen bidez, gaur bertan EHAAn argitaratutako Agindua eskura dezakezue, osasun-zentroetan maskara unibertsalki erabili beharra indargabetzen duena.

Apolonia Saindua otsailaren 9an

Egun horretan, arratsaldez, urteko Batzar Nagusia egingo dugu. Honekin batera doakizue deialdia, eta gogorarazten dizuegu Bilboko SEPA kongresurako (maiatzaren 29tik ekainaren 1era) doako bi izen-emate zozketatuko direla bertaratutakoen artean.

Egun horretan bertan, baina goizeko 12etan, meza bat ospatuko […]

Errezeta pribatua: oroigarria Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzatik

Sarri samar gogoratzen dugu mediku-errezetak behar bezala bete behar direla.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzatik jaso dugu gutun hau, zentzu berean, eta, beraz, berriz ere azpimarratu nahi dugu baldintzak bete behar direla.

Ildo horretan, berriz ere gogorarazi […]

2024 etengabeko prestakuntza – Eguneraketa

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

 

2024ko otsailaren 16-17an: Reconstruccion de Tejidos Blandos en Dientes e Implantes. Nelson Carranza Doktorearekin.

 

2024ko martxoaren 1ean:  Interacciones farmacológicas […]

Erasmus + New Technological Approaches in Dental Technique (NTA) proiektuaren inkestarako lankidetza-eskaera

Mario Monzón doktoreak, Kanariako Las Palmaseko Unibertsitateko katedradunak eta fabrikazio integratu eta aurreratuko ikerketa-taldearen koordinatzaileak, egindako eskaera birbidaltzen dizuegu. Laguntza eskatu du teknologia digitalaren esparruan egiten ari diren Erasmus proiektu bati buruzko online inkesta bat betetzeko.

Inkestaren esteka:

https://forms.office.com/e/Rsr2zXVZGg