Elkargoko Buletina

BULETINA 2024-01-25.   25/01/2024

Urteko batzar orokorra datorren otsailaren 9an

Datorren ostiralean, otsailak 9, urteroko Batzar Orokorra egingo da Elkargoan. Berriz ere erantsi dugu deialdiarekin batera doan dokumentua.

Era berean, jakinarazten dugu bertaratutakoen artean Bilboko SEPA kongresurako doako bi inskripzio zozketatuko direla (maiatzaren 29tik ekainaren 1era).

Santa Apolonia afaria datorren larunbatean, ekainak 15, Miramar Jauregian

Laster informazioa zabalduko dugun arren, aurreratu nahi dugu Santa Apoloniako afariaren aurtengo edizioa ekainaren 15ean, larunbata, izango dela, Miramar Jauregian.

Hortz kliniketan musukoen erabilera

Urtarrilaren 10ean Osasun ministroak jakinarazitako Aginduaren edukiaren berri izan ondoren urtarrilaren 11n whatsapp bidez jakinarazi genuenez, eta urtarrilaren 12ko Agindua EHAAn argitaratu ondoren, Elkargoak interpretatzen du 3. orrialdeko lehen paragrafoan “eremu pribatuko kontsultak” aipatzen denez, hala nola 2. orrialdean […]

2024 etengabeko prestakuntza – Eguneraketa

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

 

2024ko otsailaren 2-3an: Blanqueamiento dental. Un tratamiento eficaz, seguro y duradero.  José Amengual Doktorearekin.

 

2024ko otsailaren 16-17an: Reconstruccion de […]