BULETINA 2023-03-21. 21/03/2023
Ordura arte, indarrean zegoen irizpidea zen odontologoek bakarrik erabil zezaketela toxina botulinikoa, AEMPSk baimendutako sendagai zehatzaren fitxa teknikoan dauden aplikazio terapeutikoetarako. Praktikan, horrek erabilera ATM kasuak, bruxismoa eta abar tratatzeko eragozten zuen, aplikazio terapeutiko horiek ez baitaude sartuta AEMPSk baimendutako […]
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzakik, PADIren Dekretuaren argitalpena “apirilaren amaierarako” aurreikusita dagoela adierazi digute. Ez dugu informazio gehiagorik, baina eskuragarri dagoenean helaraziko dugu.
Azaroan, albiste hau bidali zen, preskripzio garaian bete beharreko baldintza nagusiak gogorarazteko. Botikarien Elkargotik bidaltzen diguten ez-betetzeen ehunekoa txikia da ematen diren errezeta guztiekiko, baina jakinarazten diguten ez-betetze bakoitza banan-banan konpondu behar dugu. Hemen duzue bidali diguten azken zerrenda, formatu anonimatuan, egoera hobeto uler dadin.
Errezetak behar bezala betetzeko baldintza nagusiak azpimarratu nahi ditugu:
Errezetak eredu normalizatuan erabiltzea, barra-kodearekin eta identifikazio zenbaki inprimatuarekin.
Errezeta bakoitzeko sendagai bat eta ontzi bat bakarrik agindu.
Kontsultan inprimatutako jatorrizko errezetak farmazian entregatzea (fotokopiek ez dute balio) Eta berriz ere gogorarazten dizuegu formulario hau indarrean dagoela errezeta ofizialak eskatzeko. Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dugu.
Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen
2023ko martxoaren 31an – 1 de abril del 2023: Autotrasplante dental en el paciente adulto y en crecimiento. Diktanteak: Ernest Lucas-Taulé, […]