Elkargoko Buletina

BULETINA 2023-02-16.   16/02/2023

Ohiko Batzar Orokorraren akta, 2023ko otsailaren 10ean ospatu zena

Esteka honen bidez, duela gutxi egindako Batzar Orokorraren aktara jo daiteke.

Haurren ahozko osasun kanpaina

Otsailaren 2an argitaratu zen albistearen ondoren (gero ohar informatibo bat gehitu zitzaion), erabakitako prozedura azalduko dugu orain:

Kanpaina apirilaren 11tik 2023ko maiatzaren 5era bitartean egingo da, eta 0-10 urte bitarteko haurrentzat izanen da.

Kanpainan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30etik martxoaren 3ra bitarte eman dezakete izenawww.saludoralinfantil.es web orriaren bidez. Kanpaina honetan, aurreko kanpainetan ez bezala, ez dira aho-hortzetako azterketak egingo.

Kontseilu Nagusitik hitzaldia emateko behar den hezkuntza-materiala jasoko dute izena eman duten guztiek, baita irakasleentzako eskuliburu bat ere (irakasleari emango diote hitzaldiaren egunean). Halaber, izena eman duten guztiek Gida Kliniko bat jasoko dute haurren ahozko osasunaren zenbait gaieri buruz. Elkargoak material didaktikoa egokitzen edo osatzen lagunduko du.

Izena eman nahi dutenek konpromisoa hartzen dute osasun hezkuntzako hitzaldi bat emateko, gutxienez, aukeratutako ikastetxe batean, kanpainak dirauen bitartean. Izena emateko prozesua bukatutakoan, Elkargotik harremanetan jarriko da inskribatutako elkargokideekin, hitzaldia koordinatzen laguntzeko.

 

Heziketa 2023-Eguneraketa

Gogorarazten dizuegu Elkargoko ikastaro guztiak prestakuntza-bonusa dutela. Ezinbesteko baldintza: asistentzia kontrolatzeko orrian sinatzea. Informazio gehiago hemen

 

2023ko otsailaren 24-25an: Peritazio odontologikoa. Victor Diaz Flores Doktorearekin. Prezioa: 70 Eur.

 

2023ko martxoaren 3an: KANPOKO IKASTAROA, Elkargoan izango dena. […]