BULETINA 2021-12-16. 16/12/2021
Joan den 15ean, Jose Francisco Navajas presidenteak saria eman zion gure kide Ane Bolibaren alaba den Nahia Bolibar de Jesús-eri, Elkargoko Gabonetako postalen IV. lehiaketan garailea izan dena.
Zorionak!
Elkargoko Gobernu Batzordeak hilabete batzuk daramatza ilusioz lanean Apolonia Saindua 2022ko afaria antolatzeko.
Tamalez, pandemiaren egungo errealitateak zalantzan jartzen gaitu hori ospa daitekeen ala ez.
Nolanahi ere, ekitaldiaren ezaugarriak jakinarazten dizkizuegu, ospatzeko aukera izango dugulakoan.
Data: 2022ko otsailaren 11
Lekua: […]
Gidaren azken bertsioa irakurri ahal izango duzue hemen.
Aldatutakoa edo gehitutakoa oriz azaltzen da.
Dokumentuan informazio ugari dagoenez, eta kontutan hartuz zaila izan daitekela informazio zehatz bat aurkitzea, hemen duzue dokumentu berbera, bainan word formatoan, bilaketak egin ahal […]