Elkargoko Buletina

BULETINA 2014-01-16.   16/01/2014

Apolonia Saintua 2014 – Ekitaldi programa

Antolatutako ekitaldien gainean informatzen zaituztegu, jada Elkargoari deituz izena eman ditzakezuenetara. (tel: 943 29 76 90 ; coeg@coeg.eu)

Otsailak 1, larunbata, arratsaldeko 4tan, Igarako Padel4 klubean:Padel txapelketa.
Elkargokideak senitartekoekin edo hortz arloko profesionalekin (protesigile, komertzial, higienista edo laguntzaileekin) aurkeztu […]

2013-2014 heziteka: eguneratzea

Nahiz eta xehetasun zehatz gutxi batzuen faltan egon, eta zenbait aldaketak edo berritasunak egongo diren arren, gaur egun 2013rako eta 2014rako ikastaro eta hitzaldien informazioa bidaltzen dizuegu.

2014ko Urtarrilak 24-25anDiagnóstico y tratamiento periodontal e implantológico. Programa hemen duzue […]

Estética en cirugía peri-implantaria y prótesis ikastaroaren kostua

Urtarrilaren 22-a arte kurtso honen 300 Euroko kostua  mantentzen dugula informatzen dizuegu.
Urtarrilaren 23tik aurrera, kostua 350 Eurokoa izango da, eta 400 Eurora pasako da martxoaren 16tik aurrera, ikastaroko diptikoan esanten den moduan.

Apolonia Saintuaren afarian esker on ekitaldia

Apolonia Saintuko afarian, datorren otsailaren 7, ostiralean, ekitaldi xume batean, ondo merezitako Elkargoaren urre intsigniak emango zaizkie  Manuel Irigoyen eta Antxon Lasagabaster Doktoreei.
Jarduneko 30 urte bete duten kide guztiei zilar intsigniak ere emango zaizkie.

aempsCIMA botikei buruzko aplikazioa

Botiketako eta Osasun-Produktuetako Agentzia Espainiarrak telefono mugikorrentzat “aempsCIMA” izena duen aplikazio bat aurkeztu du, Espainian baimendutako botika guztien informazio osoarekin eta haien baimenaren egoerarekin. Doan deskarga daiteke iPhone , iPad-etan eta Android ohiko telefono mugikor guztietan: Google Play-n: 

BEZ-aren igoera osasun produktuetan

Gai honen gainean dagoen kezka dela eta, urtean zehar, 11 puntuko igoera aplikatuko dela informatzen dizuegu. Hau da, %10eko tipo murriztutik %21eko tipo orokorrera.
Hala ere, datarik ez dago oraindik hartarako.
Edozein berritasunen gainean informatzen jarraituko dugu.

Gaiaren […]