BULETINA 2013-08-23. 23/08/2013
Hemen aurkituko duzue Kataluniako gure kideek bidalitako sumarioen azkeneko boletina, artikuluren bat eskuratzeko asmoa baldin baduzue.
Formatu elektronikoan duzue jada dental Berri aldizkariaren 26 zenbakia, hemen ikus dezakezuena.
Paperean jaso zenuten orain dela hilabete bat.
Nahiz eta xehetasun zehatz gutxi batzuen faltan egon, eta zenbait aldaketak edo berritasunak egongo diren arren, gaur egun 2013rako eta 2014rako ikastaro eta hitzaldien informazioa bidaltzen dizuegu.
2013ko irailaren 13an, 16:00tan: Estética y regeneración, manejo de situaciones complejas. Biomet 3i-ko laguntzarekin. […]
Elkargoa, ICO (Instituto de Crédito Oficial- Kreditu Ofizialeko Institutua) eta UNIÓN PROFESIONAL entitateek izenpetutako kolaborazio-akordioari atxiki zaiola informatzen zaituztegu.
Ondoren ICO-a lineen gaineko 2013 liburuxka esplikatiboa eransten dugu.
Bere interesagatik, eransten dizuegun lotura honetatik, hortz fundazio espainiarrak editatutako 14 minutuko bideo hau deskargatu ahal dezazue. Diagnostikoaren gaineko azalpenak, esplorazioak eta biopsiak lortzeko teknikak aurkituko dituzue.
Bideo hau osatzen duen liburuxkako ale asko ditugu Elkargoan ere, […]