BULETINA 2011-09-05. 5/09/2011
Elkargoak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin batera, prozesu onkologikoetan ahoaren zainketari buruzko triptiko hau argitaratu du.
Paperezko diptiko batzuk Elkargoan ditugu ere bai, interesa duenarentzat.
Hemen aurkituko duzue Kataluniako gure kideek bidalitako sumarioen azkeneko boletinak, artikuluren bat eskuratzeko asmoa baldin baduzue.
SOCEk (Sociedad Española de Odontología Computerizada) bere hirugarren batzarra iragartzen digu, Madrilen abenduak 2an eta 3an ospatuko dena.
Informazio gehiago www.soce.org.es-en edo www.infomed.es/soce-en.
Elkargoak AEGON Salud entitatearekin akordio bat sinatu du, dentisten kolektiboarentzat baldintza interesgarriak eskeintzen duena.
Informazio gehiago hemen.
Elkargotik, fakturen idazteak arretaz egiteko gomendatzen ari gara, dentista protesien saltzaile bat ez dala argi eta garbi gera dadila.
Halere, legeak gehiago eskatzen duela azpimarratu behar da: fabrikazio kostuak fakturetan zehaztu behar direla dio.
Duela gutxi, Kongresuan galdera bat aurkeztu […]